OSATUZ programaren barnean
Udalak desfibriladoreen 3 ekipo berri bereganatu ditu, deskarga elektrikoaren bitartez,
bihotz erritmo normala berrezartzen duen aparailua da. OSATUZ Segurtasuna programaren barnean erosi diren ekipo berri hauek, Olaederra jada ezarrita dagoenaren osagarriak dira. Arratzaingo hezkuntza zentroan, Billabona K.E. futbol taldearen kirol instalakuntzan kokatuko dira eta hirugarren bat, Udaltzainaren autoan jarriko da, horrela, erreanimazio ekipo mugikor bat lortu delarik.
Maite Izagirre alkatearen esanetan, ideia “aparailu hauek pertsona asko ibiltzen diren lekuetan kokatu eta udalerriko edozein puntutan azkar ekiteko larrialdi zerbitzu bat edukitzea ahalbidetuko dute”. Hemendik gutxira, desfibriladoreak ondo erabiltzeko kurtso bat jasoko dute Fleming Ikastetxeko, Erniobea Institutuko eta Billabona K.E. taldeko arduradunek.