Aurreikusita dagoen eguraldi txarra dela eta, Villabonako Udalak eta Tolosaldea Saharak
ostiral arratsalderako antolaturiko janari bilketa bertan behera uztea erabaki dute.
Aurten ere “Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu Itxaropena” kanpaina martxan jarri da urte hasierarekin batera. 180.000 lagun Tindoufen (Argelian) kokaturiko errefuxiatu-kanpamentuetan bizitzera behartuak daude eta janari bilketa hau orain dela mende erdi baino gehiagotik nazioartetik jasotzen duten laguntzari esker bizi diren errefuxiatu sahararrentzako da.
Hori dela eta, nahiz eta ostiraleko ekitaldia bertan behera geratu den, Udalak, herritarrak animatzen ditu bilketako produktuak Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzura (udalaren arkupeetan kokatuta dagoena) edo larunbatean Oria Merkataritza dendetara eraman ditzaten.