Amasa-Villabona berdez janzten da minbiziaren aurkako nazioarteko eguna omentzeko

cancer 2019

Gaur, otsailak 4, Villabonako Udalak, Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearekin batera,

herriko hainbat gune berdez, itxaropenaren kolorearekin, apaindu ditu.

Gaixotasun ikaragarri honek eragiten duen sufrimendua ikusarazteko asmoz, Udalak ohial orlegi bat ipini du Udaletxeko balkoian gaixotasun honen ondorioz sufritzen ari diren pertsonei eta euren senitatertekoei eta ahaideei animoa eta itxaropena transmititze aldera. Horrez gain, Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkarteak aterki berdez apaindu du Berdura Plazako sabaia eta merkatariek, Elkarteak eskatuta, euren merkatalguneak kolore berdineko zapiz eta apaingarriz bete dituzte solidaritatea azaltzeko. 

Aurtengo sentsibilizazio kanpaina gaixotasunaren alde emozionalean oinarritu da. Kanpainaren bitartez, minbiziaren aurkako elkarteak gaixoentzako eta euren senitartekoentzako doako zerbitzu psikologikoa eskuragarri dutela gogorarazi nahi izan dute.