Datorren martxoaren 7an, ostegunean, Villabonako Udal Jai Batzordeak egingo duen bilerara deitzen dizugu.
Bilera osoko bilkuren aretoan izango da, 19:00etan.
Hauexek izango dira jorratuko diren gaiak:
- 2018ko Santio jaien balorazioa
- 2019ko Santio jaien behin-behineko egutegia
- 2019ko Santio jaietan sar daitezkeen ekintza berriak
- 4 buruhandi berrien pertsonaiak aukeratzea
- Bestelakoak
Bertan elkartzea espero dugu, eta arren eskatzen dizuegu interesan izan dezakeen edozein herritarri ere deialdi honen berri ematea.