
Gaia: Atzoko eta gaurko Amasa-Villabona
Oinarriak
Amasa-Villabonako edozein herritarrek parte har dezake; hiru kategoria izango dira:
- Haurren kategoria: 8-11 urte (2008 eta 2011 artean jaiotakoak, biak barne)
- Gaztetxoen kategoria: 12-15 urte (2004 eta 2007 artean jaiotakoak, biak barne)
- Helduen kategoria: 16 urtetik aurrera (2003an edo lehanago jaiotakoak)
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Argazkiak digitalean aurkeztu beharko dira honako helbide elektronikora bidaliz: argazki-lehiaketa@villabona.eus. E-mailean, honako datuak jarri beharko dira: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa eta aurkeztutako lanen tituluak ere.
Argazkien gutxieneko tamaina 4 megapixelekoa izango da.
Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan aurkez daitezke.
Oinarrizko ukitu digitalak bakarrik onartuko dira, elementurik txertatu gabe. Colageak ez dira onartuko.
Gaiarekin zerikusirik ez duten argazkiak ez dira onartuko.
Martxoak 4-tik 22ra izango da lanak aurkezteko epea.
Apirilaren 5etik 17ra aurkeztutako lanetatik 100 argazkirekin erakusketa bat egingo da Gureako erakusketa-gelan. Sari-banaketa apirilaren 5ean egingo da erakusketaren inaugurazioarekin batera.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Sariak:
- Haurren kategoriako saria: 50 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko
- Gaztetxoen kategoriako saria: 100 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko
- Helduen kategoriako saria: 200 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko
Sarituak diren argazkiak udalak erabil ditzake bere web, sare sozial edo publikazio inprimatuetarako, betiere egilea aipatuta. Sarituak ez diren lanen erabilera egilearekin hitzartu beharko litzateke.