
Asteburuan zehar burutuko dira
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Amasa-Villabonako Udalak asteburuan zehar burutuko diren hainbat ekitaldi antolatu ditu. Programazioa ostegun honetan, martxoaren 7ko goizeko 11:00etan hasiko da, udalerriko hezkuntza zentro desberdinetako ikasleen eskutik, Santiago Egoitzaren aurrean lau zuhaitzen ehotzea burutuz. Ekitaldi parte-hartzailea izango da, non, ikasleek eskubideen berdintasunarekiko eta biolentzia matxistaren aurkako konpromisoa erakutsiko duten modu sinboliko batean.
Egun horretan bertan, 19:30ean, eta ostiraleko egunaren aurrekari moduan, batukada feminista bat ibiliko da herriko kaleetan zehar gaueko 21:00ak arte.
Ostiralean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Udala deitu den grebara batuko da.
Hilaren 9an, larunbatean, goizeko 11:00etan, “Aparteko emakumeak eta berdintasuna” narrazioa eszenaratuko duen ipuin kontalari baten aktuazioa izango da Berdura Plazan.
Larunbatean bertan baita ere, eguardiko 12:00etan, aro demokratikoko lehen bi emakume zinegotziei omenaldi eta aintzatespena burutuko zaie Udaletxeko Areto Nagusian.
Eta hilaren 10ean, igandean, “Erlauntza” antzerkia aurkeztuko da arratsaldeko 19:30ean Gurea Zineman, antzezlan honetan, haurtzaroko lagun talde bat elkartuko da horietako baten ezkondu aurreko agur festa landetxe batean ospatzeko.
Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu ekimen hauetan parte hartzeko.