Amasa-Villabona 400. urteurreneko argazki lehiaketako oinarriak

argazki lehiaketa kartela

Gaia: Atzoko eta gaurko Amasa-Villabona

Oinarriak

Amasa-Villabonako edozein herritarrek parte har dezake; hiru kategoria izango dira:

  • Haurren kategoria: 8-11 urte (2008 eta 2011 artean jaiotakoak, biak barne)
  • Gaztetxoen kategoria: 12-15 urte (2004 eta 2007 artean jaiotakoak, biak barne)
  • Helduen kategoria: 16 urtetik aurrera (2003an edo lehanago jaiotakoak)

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.

Argazkiak digitalean aurkeztu beharko dira honako helbide elektronikora bidaliz: argazki-lehiaketa@villabona.eus. E-mailean, honako datuak jarri beharko dira: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa eta aurkeztutako lanen tituluak ere.

Argazkien gutxieneko tamaina 4 megapixelekoa izango da.

Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan aurkez daitezke.

Oinarrizko ukitu digitalak bakarrik onartuko dira, elementurik txertatu gabe. Colageak ez dira onartuko.
Gaiarekin zerikusirik ez duten argazkiak ez dira onartuko.

Martxoak 4-tik 22ra izango da lanak aurkezteko epea.

Apirilaren 5etik 17ra aurkeztutako lanetatik 100 argazkirekin erakusketa bat egingo da Gureako erakusketa-gelan. Sari-banaketa apirilaren 5ean egingo da erakusketaren inaugurazioarekin batera.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Sariak:

  • Haurren kategoriako saria: 50 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko
  • Gaztetxoen kategoriako saria: 100 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko
  • Helduen kategoriako saria: 200 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko

Sarituak diren argazkiak udalak erabil ditzake bere web, sare sozial edo publikazio inprimatuetarako, betiere egilea aipatuta. Sarituak ez diren lanen erabilera egilearekin hitzartu beharko litzateke.