“Tinko” zinema emanaldiak berrartu dira

TinkoEuskal film berriak izango dira protagonista

Legealdi honen hasieran, Amasa-Villabonako eskoletako ikasleak Gurea zineman proiektatzen ziren TINKO enpresako filmak ikustera joaten ziren. Filmak ordea zaharkituak zeudenez ekimena bertan behera uztea erabaki zen.

Aurten, pelikulak berritu direnez, proposamena mahai gainean jarri da berriz eta aurrera eramatea adostu da, emanaldietara Fleming eta Zubimusuko ikasleak joango direlarik.

Denera 3 proiekzio antolatu dira. Martxoaren 28an, goizeko 10:30ean, ‘A ze nolako heroiak’ filmaren tartea izango da haur hezkuntzako ikasleentzat. Apirilaren 1ean, bestalde, “Asterix” filma ikusteko aukera izango dute LH 4, 5 eta 6 mailetako ikasleek, goizeko 9:30ean. Eta amaitzeko, lehen hezkuntzako txikitxoenek (LH 1, 2 eta 3), “Xagu eta Pagu” filmaz gozatzeko aukera izango dute apirilaren 9an, goizeko 9:30ean.