Maiatzaren 1ean LARRE IREKIERA ospatuko dugu

Larre irekiera copia

Larre irekiera ekitaldi garrantzitsua izan ohi da ganaduzaleentzat. Eguraldi ona lagun, larreak prest daude aurtengo kanpainari hasiera emateko.

Maiatzaren 1ean, asteazkena, goizeko 11:00etan, Komizarren ospatuko da irekiera. Ondoren, hamaiketako eskainiko zaie bertaraturiko guztiei.Aurten falkoneriako bi erakustaldi egongo dira, 10:00etatik 11:00etara eta 11:30etatik 12:30etara, erakustaldi bakoitzaren ondoren hegaztiekin argazkia ateratzeko aukera egongo da.