Amasa-Villabonako udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa guztiz zabalduko da asteazken honetan. Segurtasun neurri bereziak mantenduko dira eta bulegura sartu aurretik derrigorrezkoa izango da eskuak garbitzea sarrera ate ondoan egongo den alkoholdun xaboia erabiliz.
Azken asteetan aurretiazko eskaera egin behar zen bulegora sartzeko, baina asteazkenetik aurrera ez da beharrezkoa izango.
Bi pertsonako aforoa
Gehienez bi pertsona sartu ahal izango dira bulegora aldi berean. Bulegoa beteta dagoen bitartean, bulegora gerturatu nahi duten herritarrek udaletxeko kanpoaldean itxaron beharko dute, lurrean ezarriko diren marrak erabiliz, bi metroko segurtasun distantzia gordez.