
Villabonako Udalak 2020ko maiatzaren 26ko Tokiko Gobernu Batzordean, alderdi politiko guztien adostasunarekin eta aho batez, euskara sustatzeko honako dirulaguntzak onartu ditu:
EUSKARAZKO TOKIKO KOMUNIKABIDEAK:
Amasa-Villabonako udalak, eskualdeko euskarako komunikabideak laguntzeko hitzarmen bereziak egin ditu. Covid-19aren krisiak udaleko aurrekontuan eragin negatibo ukaezina izango duen arren, udalak diru laguntzak bere horretan mantentzea erabaki du, honakoa euskararen sustapenerako ezinbesteko sektorea dela iritziz. Udal gobernuaren arabera, euskaraz egiten den gertuko eta kalitatezko kazetaritzak, funtsezko ekarpena egiten dio bai euskararen normalizazioari eta baita herritarren informazio eskubideari ere, eta horregatik 2020ko hitzarmenekin eta diru laguntzekin jarraituko da.
Komunikabideei zuzendutako diru laguntzak:
- Tolosaldeko Ataria argitaratzen duen Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.M.ri: 26.775 euro.
- Aiurri hamaboskaria argitaratzen duen Erroizpe Baltzu Mugatuari: 17.850 euro.
- 28 Kanala telebista ekoizten duen Tolosako Komunikabideak S.L.ri: 6.000 euro.
EUSKALTEGIIETAN ETA BARNETEGIETAN EUSKARA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK
Dirulaguntza honen bidez, euskara ikasten ari diren herritarrek B2 maila arte matrikularen %100a jasoko dute eta C1 eta C2 maila egin dutenek, %75a. Guztira, 11.000 euro aurreikusi dira diru laguntza hauetarako. Bestalde, lehen aldiz, datorren ikasturtean matrikula ordaintzeko babesgabetasun egoeran dauden herritarrentzat, Udalak matrikularen zati bat ordaintzea aurreikusi du, beti ere, arloko teknikariak egindako balorazioan oinarrituz.
BESTEAK:
- Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntza: 600 euro.
- Webguneak euskaraz egiteko diru laguntza: 500 euro.
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua: 1.500 euro.