Udalak ordaindu ditu merkatari eta ostalariei zuzendutako diru laguntzak

diru weberako

Amasa-Villabonako udalak bideratu ditu Covid-19aren eraginez beren jarduera guztiz edo partzialki etenda izan duten herriko merkatari eta ostalariei laguntzeko martxan jarritako diru laguntzak. Atzo egin ziren diru laguntza hauen ordainketa guztiak.

DIRU LAGUNTZEN EZAUGARRIAK:

1. Jardueraren erabateko etetea izan dutenak

Ostalaritza establezimenduak:

  • Terraza duten tabernak: 1.160 euro. Jardueraren etetea martxoaren 14tik maiatzaren 10era luzatu delako  (58 egun)
  • Terrazarik ez duten tabernak: 1.440 euro. Jardueraren etetea martxoaren 14tik maiatzaren 24era luzatu delako (72 egun)

Merkataritza establezimenduak:

  • 1.020 euro. Jardueraren etetea martxoaren 14tik maiatzaren 3erakoa izan delako  (51 egun)

2. Jarduera partzialki etenda izan dutenak

Kafetegi-okindegiak:

  • Terraza dutenak: 773,33 euro. Jardueraren etete partziala martxoaren 14tik maiatzaren 10era luzatu delako (58 egun)
  • Terrazarik gabe: 960 euro. Jardueraren etete partziala martxoaren 14tik maiatzaren 24era luzatu delako (72 egun)

Merkataritza establezimenduak: 680 euro 

DATUAK ETA EMAITZAK:

  • Guztira 83 diru laguntza eskaera jaso dira. 
  • Onartutakoak 71 izan dira (19 ostalaritzakoak eta 52 merkataritzakoak)
  • Ukatutako eskaerak 12 izan dira. Hauek ez dituzte diru laguntza jasotzeko eskatzen ziren baldintza bat edo gehiago betetzen, hainbat arrazoi direla medio: Udalarekin zorrak izatea, establezimenduaren egoitza fiskala Amasa-Villabonatik kanpo edukitzea, establezimenduaren jarduera baimendua izatea etab. 
  • Udalak emandako diru laguntzaren kostua guztira: 75.793,33 euro.