
Euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten egon diren herritarrentzat, dirulagutnza eskaera aurkezteko epea ireki da.
Eskaera aurkeztu nahi duenak, honako INPRIMAKIA bete eta bertan zehazten diren agiriekin batera, zuretzat@villabona.eus helbidean edo udaletxean bertan aurkez dezake.
Eskaerak aurkezteko azken eguna, uztailak 6, astelehena, izango da. Baldintzak betetzen dituztenei, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko zaie, eta C1-C2 maila egin dutenei, %75a.