
Udal garbiketa zerbitzuak gaur desinfektatu ditu Amasa-Villabonako haur parke guztiak eta alarma egoeraren indarraldia amaitu izanak parke hauek zabaltzeko aukera ematen duenez, udalak haur parkeak berriro ere zabaltzea erabaki du.
Beraz, larunbat honetan (ekainaren 20an) berriro ere haur parkeak erabili ahal izango dituzte herriko txikiek.
Hemendik aurrera udal garbitzaileek gutxienez astean bitan garbitu edota desinfektatuko dituzte parkeak, gune hauek seguruak izan daitezen haur eta familientzat.