Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: Herritarrentzako gomendioak

938703 tokikom 700x700

Amasa-Villabonako udalak igande honetan izango diren eusko legebiltzarrerako hauteskundeetarako hainbat gomendio eta jarraibide argitaratu ditu, bozketa lekuetan dena behar bezala joan dadin eta arazoak ekiditeko helburuarekin. Honakoak dira argitaratutako gomendioak:

  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. Etxetik maskararekin joan.
  • Ahal baduzu, botoa etxetik prestatuta eraman.
  • Ondo begiratu zein bozketa lekutan tokatzen zaizun bozkatzea, begiratu etxe atarietan ezarritako Bandoa.
  • Bozketa lekura iristean, ondo begiratu zein mahaian bozkatu behar duzun, eta zuzenean bertara joan.
  • Bozketa mahaira iritsi aurretik eskuak garbitu bertan egongo den gelarekin.
  • Dagokizun mahaiaren ilaran jarri, beti gutxienez 1,5 metroko distantzia mantenduz.
  • Adineko pertsonei edo mugikortasun murriztua dutenei pasatzen utzi, lehentasuna dute eta.
  • Bozkatu ondoren ez geratu bertan, berehala kanpora irten zehaztutako bidea jarraituz.
  • Kasu egin bozketa lekuetan egongo diren udal langileen jarraibideei.

Udaletik arduraz jokatzeko eta jarraibideak errespetatzeko deia luzatzen dugu.