
Urriaren 10ean jokatzekoa zen txirrindulari lasterketa. Antolatzaileek, ordea, bertan behera uztea erabaki dute; Covid-19ak eragindako testuingurua izan da arrazoia.
Probaren antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo testuinguruan hartu beharreko segurtasun neurriek “gain hartu” diete eta proba egitea “arriskutsuegia” izango litzatekeela uste dute:”Ezinezkoa zaigu txirrindularien, antolatzaileen eta zaleen segurtasuna bermatzeko azpiegiturari aurre egitea; baldintza horietan, proba egitea arriskutsuegia dela iritzita, ez antolatzea erabaki dugu”.
Halaber, 2021an lehiaketa antolatzeko asmoa duela ere aipatu du antolakuntza batzordeak.
Aiztondo Klasika Batzordeak argitaratu duen oharra: hemen
Amasa-Villabonako udalak bere atsekabea adierazten du gure bailaran horren garrantzitsua den kirol proba entzutetsu hau ezin izango delako ospatu, pena bat da, dudarik gabe. Honekin batera udalaren babes eta animo mezua helarazi nahi diogu antolatzaileei eta Aiztondo Klasika antolatzeko lanean aritzen diren pertsona guztiei. Erabaki zaila baina arduratsua hartu behar izan dute eta udalak bere babes osoa eskaini nahi die. 2021ean lasterketaz gozatu ahal izatea da guztion nahia, animo eta aurrera!