Udalak herriko helduak zoriondu ditu Adineko Pertsonen Nazioarteko egunean

Santiago 2

Gaurko eguna, Pertsona Helduen Nazioarteko eguna izanik, Amasa-Villabonako udalak ez du adineko pertsona guztiei esker ona adierazteko aukera galdu nahi izan. Era berean udal ordezkariek azpimarratu nahi izan dute, gu honaino iritsi bagara, haiek lehenago izan direlako dela.

Horregatik, gure udalerrian bizi diren adineko guztiak, Santiago Egoitzan bizi diren egoiliar guztiak, eta haietaz hain ondo zaintzen duten guztiak zoriondu ditu Amasa-Villabonako udalak.

100 urtetik gorakoei tarta bana
Amasa-Villabonan badira 100 urtetik gora dituzten bizilagunak: Mª Jesús López, 104 urtekoa, Juani Arregi, 101 urtekoa, eta Gregorio González, 100 urtekoa. Beraz, gaur eguerdian zehar, Beatriz Unzue alkateak eta Arantxa Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adineko hauei tarta bana eskaini diete aitortza moduan. Santiago Egoitzan ere izan dira bertako langileen ezinbesteko lana eskertuz. Zorionak guztiei! 

Eta bide batez, gure zorion-agurra luzatu zaie, baita ere, persona helduen familiartekoei, dedikazio osoz laguntzen eta alaitzen baitute haien egunerokotasuna, bizitzeko ilusioari eutsiz.

Zaintzaren garrantzia azpimarratu du udalak
Une hauetan sekula baino arrazoi gehiago daude zainketaren garrantzia azpimarratzen jarraitzeko. Komunitate-osasuneko programak, pertsona nagusien parte-hartze aktiboa, eta gizarte eta familia-harremanen garrantzia nabarmendu behar dira, adineko pertsonen osasun psiko-emozionalaren mesedetan ezinbesteko ekarpena egiten baitute. Horregatik lanean jarraitzen dugu eta jarraituko dugu!

Eskerrik asko! Udalbatza osatzen dugunon eta amasa-billabonatar guztion izenean.