Musuko berrerabilgarriak, 6 urtetik gorako herriko ikasleentzat

berpiztu maskarilak

Covid-19ari aurre egiteko garrantzitsua da musukoaren erabilera, beraz, Amasa-Villabonako udalak musuko berrerabilgarriak banatu ditu 6 urtetik gorako herriko ikasleen artean, eta bide batez, ikasleen familiei laguntza xume bat eskaini. Era berean, udaleko langileen artean ere banatu ditu musukoak.

“Berpiztu Amasa-Villabona”
Musukoek “Berpiztu Amasa-Villabona” leloa dute albo batean, gure herriaren eta bertan bizi garenon bizi-gogoa goraipatzen duena.

Ingurumenarekiko konpromezua mantendu
Pandemia garaian ere ingurumena eta natura babesten jarraitu nahi du udalak, beraz, banatutako musukoak berrerabilgarriak dira, erabilera bakarreko musukoek hondakin kopuru handiak sortzen dituzte eta.

Udala elkarlanerako pronto
Amasa-Villabonako udala ikasturte berriaren hasierak eskatu duen esfortzuaz jakitun da; ezarritako protokoloak aplikatu beharra, beharrezko langileen falta,… beraz, udalaren laguntza eta elkarlanerako prestutasuna helarazi nahi die herriko ikastetxeei.

Animo eta segi aurrera!