Apirilaren 4an Aberri eguna ospatuko da, euskal nazioaren eguna; Euskal Herriak, munduko beste nazio guztiek bezala, aitortza merezi duela aldarrikatzeko eguna.
Euskal nazioa ez dugu inondik inora ikuspuntu itxi eta baztertzaile batetik aldarrikatzen. Gure herrian nazio nortasun edo identitate ezberdin ugari dituzten pertsonak bizi gara, eta guztiak dira neurri berean errespetagarriak.
Beraz, pertsona guztien oinarrizko eskubideen bermean, askatasun indibidual eta kolektiboetan, berdintasunean eta elkarrenganako errespetuan oinarritzen den euskal komunitatea aldarrikatu nahi dugu 2021ko Aberri Egunean.
Herritarrei Ikurriña jartzeko gonbidapena
Udalak dei egiten die herritarrei, Aberri egunean Ikurriña etxeetako balkoietan edota leku ikusgarrietan jarri dezaten.
Udalak Ikurriñak jarriko ditu herritarren eskura, beraz, nahi duenak Ikurriña bat doan eskuratu ahal izango du. Bi bide daude horretarako:
• Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura gerturatu 09:00etatik 14:00etara, eta bertan jaso Ikurriña.
• Bidali e-mail bat zuretzat@villabona.eus helbidera, zure izen-abizenak eta helbidea zehaztuz. Egun gutxira zure postontzian jasoko duzu Ikurriña.