Udalak herriko errekak garbituko ditu hilero

Erreka garbiketa

Aste honetan bertan ekingo dio Udalak herriko ibaiak eta errekak garbitzeari: Oria ibaia, Aranerreka, Ubilluts… Apirilean hasi, eta hemendik aurrera, hilero-hilero astebetez burutuko den lana izango da.

Bestetik, erreka eta ibaiez gain, Komizar edo Lasturko parkeetan eta zenbait mendi ibilbideetan zehar pilatutako zaborrak ere bilduko ditu.

Amaitzeko, Udalak lan hauetatik bildutako zabor kopuruaren irudiak argitaratuko ditu hilero herritarren kontzientziazioan eragiteko helburuarekin.

Urzain Taldea izango da lan hauetaz arduratuko dena, eta, guztira, 5.456,56 euro bideratu ditu Udalak lan honetara.