Asteburu honetarako aurreikusita genituen ekintzetan aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, eguraldiaren iragarpenak eta pandemiaren inguruko egoerak behartuta. Hori dela eta, gaur ostirala eta astelehena bitartean dauden kultur ekintzen kokapenetan aldaketa batzuk izan daitezke.
Orain aipatuko ditugu banan banan.
- MAKULU KEN taldearen kontzertua GUREA ANTZOKIAN izango da, gaur, ostirala, arratsaldeko 19:00etan
- KORRONTZI + OINKARI kontzertua OLAEDERRA KIROLDEGIAN izango da larunbatean, uztailaren 24an, 22:00etan
Ez da gonbidapenik behar sartzeko, baina aforoa betetzean ateak itxiko dira. - GORKA HERMOSA ETA GARIKOITZ MENDIZABALen kontzertua ERREBOTEko plazan izango da, etzi, uztailaren 25ean, 13:00etan
Gure asmoa kontzertua aire librean izatea da: Erreboteko plazan. Eguraldiak galarazten badu, Gurea zinean egin beharko dugu. Hala izatekotan, sarrera librea izango da, aforoa bete arte. - BERTSO SAIOA ERREBOTEko plazan izango da, uztailaren 25ean, izango da, 19:00etan
- THE NOWHERE PLAN Tributo a The Beatles, uztailak 26, 19:00etan. Gure asmoa kontzertua aire librean izatea da: Txistulari plazan. Eguraldiak galarazten badu, Gurea zinean egin beharko dugu. Hala izatekotan, sarrera librea izango da, aforoa bete arte.