Osasun larrialdi egoera amaitutzat eman duten honetan, Olaederra kiroldegiko arauak horrela geratuko dira:
- Ez da hitzordurik hartu behar kiroldegira sartzeko.
- Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da kiroldegiko gune guztietan, igerileku barruan eta dutxetan izan ezik.
- Aldagelak erabili daitezke, baina derrigorrezkoa da bertan musukoa eramatea.
- Dutxa guztiak ez dira ireki segurtasun distantzia bermatzeko. Dutxatzerakoan bakarrik kendu daiteke musukoa.
- Derrigorrezkoa da takilak erabiltzea.