Osasun larrialdia bukatutzat eman du Eusko Jaurlaritzak

211007Urkullu

Covid-19aren aurkako neurri gehienak bertan behera geratu dira gaurtik aurrera, eta LABI batzordea bera ere desegin du Iñigo Urkullu Lehendakariak.

Eusko Jaurlaritzak bukatutzat eman du Covid-19ak sortutako osasun larrialdia. LABI batzordeak horrela erabaki zuen asteartean egin zuen bileran. Hori horrela, LABI batzordea bera desegiteaz gain, bertan behera geratu dira Covid-19ari aurre egiteko ezarri ziren neurri eta murrizketa gehienak.

Gaurtik aurrera, beraz, ez da aforo mugarik izango merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan, eta tabernetako barran zutik kontsumitzeko aukera egongo da. Kultur ekitaldiek ere ez dute aforo mugarik izango, 5.000 lagunetik gora biltzen diren eremu itxiek izan ezik; kasu horretan, aforoa %80koa izango da.

Dena den, espazio itxietan derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera; baita kanpoaldean ere, segurtasun distantzia bermatzea ezinezkoa den kasuetan.

Urriaren 6ko dekretua

Beharrezkoak diren prebentzio neurriak