Olaederra kiroldegiko neurri berriak

211011Olaederra

Osasun larrialdi egoera amaitutzat eman duten honetan, Olaederra kiroldegiko arauak horrela geratuko dira:

  • Ez da hitzordurik hartu behar kiroldegira sartzeko.
  • Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da kiroldegiko gune guztietan, igerileku barruan eta dutxetan izan ezik.
  • Aldagelak erabili daitezke, baina derrigorrezkoa da bertan musukoa eramatea.
  • Dutxa guztiak ez dira ireki segurtasun distantzia bermatzeko. Dutxatzerakoan bakarrik kendu daiteke musukoa.
  • Derrigorrezkoa da takilak erabiltzea.