
Atzo izandako Udalbatzaren osoko bilkuran, udal gobernuak aurkeztutako adierazpena onartu zen EH Bildu eta EAJ-PNV alderdien babesarekin eta PSEren aukako bozkarekin (11 bozka alde eta 1 aurka).
Adierzpen honen bidez, Amasa-Villabonako udalak, Aiztondoko Zizurkil, Asteasu, Aduna eta Alkizako udalekin batera manifestazioa deitzen du datorren abenduaren 31n “Euskal presoen kontrako salbuespen legedia indargabetu!” lemapean.
Adierazpen osoa irakurtzeko, klikatu HEMEN