Oria merkatarien elkarteak gabonetako ekintzak antolatu ditu haur eta gaztetxoentzat

Kartela ORIA1

Azken urteetan bezala, Villabonako eta Zizurkilgo merkatariak biltzen dituen Oria merkatarien elkarteak gabonetako egitarau berezia antolatu du, abenduaren 27 eta 30 artean.

Hainbat ekintza izango dira eta Gurea zineko erakusketa gelan, Gurea antzokian eta Kultur etxean (kale Nagusia 52) egingo dira goiz eta arratsaldez. Ekintza hauek 4 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutakoak dira eta ondo pasatzeko aukera paregabea eskaintzen dute: Jolasak, zirko tailerrak, ipuin kontalariak… 

Egitarau osoa ikusteko: KARTELA