
Amasa-Villabonako Udaleko Kultura sailak jakinarazi du abenduaren 23an egitekoak ziren Porrotx eta Marimototsen “Zorionak Marimotots!” ikuskizuna bertan behera geratu dela, taldeko kide batek konfinatuta egon behar duelako.
Hori dela eta, emanaldia martxoaren 11ra (ostirala) atzeratu egingo da. Emanaldiak, beraz, martxoaren 11n 17:30ean eta 19:30ean izango dira, eta abenduaren 23ko emanaldietarako erositako sarrerek balioa izango dute; hau da, 16:30eko emanaldikoek martxoaren 11ko 17:30eko emanaldirako balioko dute, eta 18:30ekoek martxoaren 11ko 19:30eko saiorako.
Hala ere, norbaitek sarreraren dirua itzultzea nahiko balu, e-mail bat idatzi beharko du kultura@villabona.eus helbidera, beranduenez abenduaren 30ean, telefono zenbakia jarriz eta sarreren dirua berreskuratu nahi duela esanez.
Barkatu eragozpenak eta laster arte.