Villabona eta Zizurkil arteko San Silvestre lasterketa bertan behera

51459780--624x366

Egunotan bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta, Zunbeltz eta Urkamendi elkarteetako antolatzaileek Villabona eta Zizurkil arteko San Silvestre lasterketa bertan behera uztea erabaki dute.

Albiste tamalgarria da, baina erabakia zentzuzkoa eta ulergarria. Udaletik gure animoak bidali nahi dizkiegu antolatzaileei eta lasterketan parte hartzeko irrikitan zeuden herriko korrikalariei.

Espero dugu hurrengo urtean horrenbeste maite dugun urte zahar eguneko lasterketa egin ahal izatea, hori da guztion desioa.