Elkarretaratze jendetsua Osasun Publikoaren defentsan

20220209 190501WEB

Asteazken iluntzean dozenaka herritarrek parte hartu zuten Aiztondoko Herri Mugimenduak antolatutako osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzean. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo udalbatzetan elkarretaratze honetako manifestua onartu zenez, Beatriz Unzue eta Iker Urruzola, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo alkateak bertan izan ziren.

Elkarretaratzearen amaieran egindako hitzartzean, antolatzaileek osasun zerbitzuetan azken hamarkadetan izandako pribatizazioak gaitzetsi, Osakidetzako sindikatu eta langileen aldarrikapenekin bat egin eta osasungintza publikoan gehiago inbertitu beharra dagoela aldarrikatu zuten, langile gehiago kontratatuz etab.