Udalaren dirulaguntza jasoko dute udalekuetako begirale titulua lortu duten 14 gaztek

20220225BegiraleenDirulaguntzak2

Amasa-Villabonako Udalak 2021ean udalekuetako begirale edo zuzendari titulua lortu duten gazteak diruz lagundu ditu.

2021eko deialdian, guztira, 14 gazteek eskatu zuten dirulaguntza, eta onuradun izateko bete beharreko baldintzak guztiek betetzen zituztenez, denek jaso dute laguntza.

Udal dirulaguntza hauek eskatzeko epea 2021eko abenduaren 20an amaitu zen, eta Udaleko Gazteria, Hezkuntza eta Kirola sailak 3.222,50 euro bideratu ditu hauetara.

Dirulaguntza lerro hau 2018an jarri zen martxan lehenengo aldiz, eta orduztik 32 gazte izan dira onuradun: 2018an 7, 2019an 9, 2020an 2 eta 2021ean 14.