
Otsailaren 27a Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren urteurrena ospatzen da, eta atzo, igandea, 46. urteurrena izan zen. Hori horrela, Amasa-Villabonako udalak Erakunde Adierazpen bat argitaratu zuen Saharako herriari babesa adierazteko, eta herri honek duen autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea aldarrikatzeko.
Pasa den otsailaren 22an izandako osoko bilkuran Udalbatzak adierazpena onartu zuen, EH Bildu eta EAJ-PNV alderdien aldeko botoekin eta PSEren abstentzioarekin.