Ostegunean izango da Santio Jai Batzordearen lehen bilera

Santio jaiak batzordea

Villabonako jai batzordeak bilera deitu du 2022ko Santio jaien prestaketa lanekin hasteko. Ostegunean, martxoaren 3an, izango da lehenengo deialdia, udaletxeko Batzar aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

Jorratuko diren gaiak ondorengoak izango dira:

• 2022ko Santio jaien behin-behineko egutegia

• 2022ko Santio jaietan sar daitezkeen ekintza berriak

• Bestelakoak

Udalak batzorde honetan parte hartzera animatu nahi ditu Santio jaien antolaketan interesa izan dezaketen herritarrak.