
Villabonako jai batzordeak bilera deitu du 2022ko Santio jaien prestaketa lanekin hasteko. Ostegunean, martxoaren 3an, izango da lehenengo deialdia, udaletxeko Batzar aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Jorratuko diren gaiak ondorengoak izango dira:
• 2022ko Santio jaien behin-behineko egutegia
• 2022ko Santio jaietan sar daitezkeen ekintza berriak
• Bestelakoak
Udalak batzorde honetan parte hartzera animatu nahi ditu Santio jaien antolaketan interesa izan dezaketen herritarrak.