
Udaberri musikala egitasmoaren baitan, hainbat kontzertu antolatu ditu Loatzo Musika eskolak bailarako herrietan.
Martxoaren 22an hasi eta apirilaren 8ra arte, bailarako musikarien emanaldiekin gozatzeko aukera izango dugu. Kontzertu guztiak Loatzo Mankomunitatea osatzen duten herrietan izango dira: Amasa-Villabona, Zizurkil, Ibarra, Alegi eta Altzon.
Amasa-Villabonaren kasuan, martxoaren 29an eta 31n izango dugu musikari gazteak entzuteko aukera. Gitarra ikasleek kontzertua eskainiko dute martxoaren 29an, Villabonako Onddo plazan, arratsaldeko 18:00etan. Kantu ikasleek, aldiz, Villabonako musika eskolan eskainiko dute emanaldia, martxoaren 31n, arratsaldeko 18:00etan.