Hiruhileko berrirako hainbat jarduera antolatu dituzte Olaederra Kiroldegian, eta dagoeneko izena eman daiteke, kiroldegian bertan, edo 943 69 43 22 telefono zenbakira deituta.
Hilabete amaieran hasiko dira, Olaederra kiroldegian, hirugarren hiruhilekoko ikastaroak. Martxoaren 28tik ekainaren 23ra, jarduera desberdinak antolatu dituzte, ordutegi ezberdinetan: Zumba, Masterclass, Pilates, Cycling, Global Training, Irristaketa, Yoga, Procircuit edota Aquagym bezalako ikastaroak dauden aukeran. Guztietan, dagoeneko, eman daiteke izena.
Informazio gehiagorako edo izena emateko kiroldegira bertaratu, edo 943 69 43 22 telefono zenbakiara deitu.