Udalbatza berriaren eraketarako osoko bilkura egin da gaur eguerdian udaletxeko Batzar aretoan, eta Beatriz Unzue Esnaola Euskal Herria Bilduko hautagaia izango da Amasa-Villabonako alkatea, 2023-2027 legegintzaldian. Bere bigarren legealdia izango da alkatetzan.
Toki-administrazioei buruzko erregelamenduak agintzen duen bezala, Adineko mahaia (udalbatzako kide gazteenak eta helduenak osatua) eratu ondoren, kredentzialak egiaztatu eta zinegotziek beren kargua hartu dute.
Udalbatza berria aldarrikatu ondoren, Amasa-Villabonako alkatea aukeratu dute zinegotziek bozketa bidez. EH Bilduko zortzi zinegotzien botoak Beatriz Unzue Esnaolarentzat izan dira, eta EAJ-PNVko lau ordezkariek, eta PSE-EEkoak boto zuria eman dute.
Beraz, 2023-2027 legegintzaldian, Udalbatza osatzen duten zinegotziak hauek dira:
– Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu)
– Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu)
– Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu)
– Eñaut Zelarain Etxeberria (EH Bildu)
– Arantza Lopez Luloaga (EH Bildu)
– Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu)
– Eneritz Ugartemendia Urretavizcaya (EH Bildu)
– Juan Luis Irazusta Diaz (EH Bildu)
– Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ-PNV)
– Arantzazu Rojo Gomez (EAJ-PNV)
– Ianko Gamboa Sanz (EAJ-PNV)
– Aitziber San Roman Abete (EAJ-PNV)
– Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE)