Amasa-Villabonako Udalak aurten ere Erremontari Herriz Herri txapelketa herrira ekartzeko ahalegina egin du eta Udal ordezkariak txapelketaren aurkezpenean parte hartu zuten atzo.
2023an hasi eta 2024an jarraipena izango duen Erremontari Herriz Herri proiektua aurkeztu zen atzo Miramonen. ETBren laguntzarekin, Erremontari saioak euskal pilotaren modalitate hau herritarren artean ezagunagoa egin nahi du modu zuzen eta ikusgarrian.
Oriamendiko ordezkariek azaldu zutenez, Erremontari Herriz Herri proiektuaren arrakasta ikusita, aurten urrats bat gehiago eman dute, eta, 17 herritara zabalduko dute erremontea: Amasa-Villabona, Aizarnazabal, Bergara, Urnieta, Lekunberri, Andoain, Hondarribia, Ordizia, Altsasu, Pasaia, Zumarraga, Hernani, Beasain, Arrasate, Zestoa, Errenteria eta Zumaia.
Amasa-Villabonan, irailaren 27an
Herri bakoitzak bere egutegira egokituko du jaialdia, eta Amasa-Villabonari dagokionean, irailaren 27an izango da Villabonako udal pilotalekuan. Jaialdiaren xehetasun gehiago aurrerago zabalduko dira.
Atzo Miramonen egindako aurkezpenean izan ziren erremontariak, 17 udaletako ordezkariak, tartean Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea eta Eñaut Zelarain kirol zinegotzia, ETBko Joseba Urkiola kirol zuzendaria, Azahara Dominguez Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako diputatua, Iñigo Garcia Turismo Zuzendaria eta Oriamendiko Xabi González gerentea.
