Emakumeen aurkako sexu-esplotazioa gaitzesteko Adunako kontzentrazioarekin bat egin du Udalak

 SexuExplotaziorikEZ
Villabonako Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Adunan egin berri den polizia-operazioan sexu-esplotaziotik askatu dituzten emakumeei.

Udal honek erabat gaitzesten ditu emakumeen aurkako edozein indarkeria edota esplotazio mota, beraz, bat egiten du gaur, arratsaldeko 18:00etan, Adunako plazan egingo den elkarretaratzearekin. Herritarrei ere bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die.

Nahikoa da! Emakumeen aurkako sexu-esplotaziorik ez! Emakumeen aurkako erasorik ez!