
Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak jarri ditu martxan aurten ere. Laguntza ekonomiko hau jasotzeko eskaera egiteko epea gaur bertan ireki da, eta irailaren 13ko 14:00etan amaituko da. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan edo erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu ahal izango da laguntza eskaera.
Dirulaguntza hauek eskatzeko baldintzak
• Villabonan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea eskaera aurkezten denean.
• Bizikidetza-unitate bateko kide izatea, eta bizikidetza unitate horren diru-sarrerek oinarrietan ezarritako muga ez gainditzea (bizikidetzako kide guztien sarrerak batuta).
• Bizikidetza-unitatearen erreferentzi gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokion informazioa.
• 10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
• Fakturaren ur kontsumoak ezingo du etxebizitza horretan erroldatutako pertsonako 15 m kubiko gainditu, hiruhileko bakoitzean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
• Eskaera orria
• Diru-sarreren eta, ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitortza
• Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kideen NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
• Familia liburua edo zaintza, babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
• Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsu egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen ordainagiria.
• Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen banku agiria.
• 2023. urteko fakturak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
• Bizikidetza unitateko kide guztien 2023ko informazio fiskala.
• Lan eta egoitza baimenak ez dituztenen kasuan, eta 2023 urtean RGI dirulaguntzaren onuradun izan direnak, Lanbidek igorritako dirusarreren ziurtagiria.
• Dirusarreren eta ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitorpena.