
Aurten, aurrenekoz, Kirol Astea antolatu du Udalak, Amasa-Villabonako kirol elkarteekin elkarlanean. Beraz, irailaren 23tik 29ra, energiaz beteko da gure herria. Jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko diseinatutako ekimena da, eta bidez batez, kirolak osasunean duen garrantzia eta talde-kirolen balioa nabarmendu, gizarte-kohesioan eragin eta talde-lana sustatu nahi ditu Udalak.
Kirol Aste honek programazio zabala eskaintzen du, eta gure herrian praktikatu daitezkeen kirolak ezagutzeko aukera ematen du. Gainera, kirolak osasunean duen eraginari buruzko hitzaldiak izango dira, tailerrak, irteerak eta baita bigarren eskuko azoka bat ere, kirol-artikuluak prezio onenetan erosteko.
Besteak beste, euskal pilota, halterofilia, txirrindularitza, Nordik Walking, edota Voleibola bezalako kirolak ezagutzeko aukera eskainiko du Kirol Asteak. Baita Olaederra Kiroldegian eskaintzen diren ikastaroak ere.
Aipamen berezia merezi du Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatu duen I. Mendi Martxak. Irailaren 28ko ekintza honekin minbiziaren gaixotasunaren inguruko tabu soziala desagerrarazi nahi da. Udalak, herritar guztiak animatu nahi ditu ekintza solidario honetan parte hartzera.
Horrez gain, irailaren 27an, ostirala, “Erremontari Herriz Herri” Erremonte profesionalaren jaialdia ere izango dugu Villabonako pilotalekuan, adin guztietako herritarren gozamenerako.
Ikusi Kirol Astearen programazio osoa
Udalak bere esker ona adierazi nahi die ekimen honetan parte hartu duten herriko kirol elkarte guztiei. Harro egotekoa da komunitatearen mesedetan lan egiten duten talde konprometituak izatea. Era berean, dei egiten die Amasa-Villabonako herritar guztiei kirolaren ospakizun honetan parte hartzera. Pertsona bakoitzaren egoera fisikoak ez du axola, garrantzitsuena parte hartzea eta kirolarekin gozatzea da; Kirol aste hau guztiontzat irekia da. Gure bizi kalitatean garrantzia berezia du kirolak eta onura esanguratsuak ditu gure osasunean, beraz, ez galdu parte hartzeko aukera eta gozatu ekintza desberdinez jositako kirol aste honekin!