Onartuta Txermingo aparkalekua berritzeko eta Erreboteko Plazan ur-parkea eta komun publikoa jartzeko pleguak

txermin parking

Atzo arratsaldean izandako Tokiko Gobernu Batzarrean Txermingo aparkalekua birmoldatzeko obren kontratazioa arautuko duten pleguak onartu ziren, baita Erreboteko Plazan jarriko diren ur-parke eta komun publiko autogarbigarri berriarenak ere.

Txermingo aparkalekuari dagokionez, Udalak 287.982,23 € bideratuko ditu eremu hori eraberritzera eta erabiltzaileen egungo beharretara egokitzera. Bestalde, Erreboteko Plazan jarriko diren ur-parkeak eta komun publiko autogarbigarriak 196.180,85 euroko inbertsioa izango dute herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.

Esleipen prozesuan parte hartzeko interesa duten enpresek www.villabona.eus webguneko kontratatzailearen profilean edota www. euskadi.eus webguneko kontratazio plataforman aurkituko dute informazio osagarri guztia.