
Oria merkatari elkarteak “EROSIZ, PIZTU DITZAGUN KALEAK!” kanpainarekin argiz, biziz eta sorpresaz beteriko Gabon jaiak prestatu ditu. Ekimen honek tokiko merkataritzak gure herrietako eguneroko bizitzan duen funtsezko zeregina nabarmentzen du, kaleei argia, segurtasuna eta bizitza emanez besteak beste.
Denda guztietan sariak
Aurtengo kanpainak “tonbola” zirraragarri bat dakar, elkarteko dendak boletoak entregatuko dituzte egindako erosketekin eta momentuan jakingo da saria daukan, saltoki GUZTIETAN zuzeneko sariak daude:
• Hika bi pertsonentzako menu gastronomikoa (220 euroan baloratua).
• SPA La Perla + bi pertsonentzako otordua (184 euroko balioa).
• Erosketa txekeak: 200 €, 100 € (2 sari), 50€ (4 sari) eta 25 € (8 sari).
• 87 telazko poltsa.
Familia guztiarentzat jarduerak
Helduek zein txikiek merkataritzarekin lotutako jardueretan parte har dezaten, ekintza hauek antolatu dira:
1. Olentzero eta Mari Domingi: Kartak ikastetxeetan edota dendetan banatuko dira, umeek Txistulari eta Berdura Plazan dauden Olentzero eta Mari Domingi erraldoien saskietan uzteko aukera izango dute.
2. Galtzagorriren bila: etxeko txikiak bertako saltokiak ezagutu ditzaten, erakusleihotik erakusleihora salto egiten duen galtzagorri bihurri hau aurkitu behar dute. Aurkitzen duten haurren artean 5 sarrera bikoitz zozketatuko dira Gure Zirkua-ren urtarrilaren 4ko emanaldirako. (ikusi kartela)
3. Gabonetako ekintzak: Oria elkartetik gabonetako jardueren eskaintza zabalduz, umeentzako tailerrak antolatzen dira, familia guztiarentzat ipuin kontaketak eta bestelako jolasak ere (ikusi kartela)
Azkenik, abendu bukaeran 2025.urteko mahai egutegi berezi bat banatuko da elkarteko dendetan, mimo handiz prestatutakoa gure kale eta denden aspaldiko argazkiekin, bide batez, eskerrak eman nahi diegu argazki hauek utzi dizkiguten pertsonei. Espero dugu denon gustukoa izatea eta gogoraraztea denbora pasatu ahala herriko denda txikiak irekita mantentzearen garrantzia, “EROSIZ, PIZTU DITZAGUN KALEAK!”