Ia 1.700 kg hondakin erretiratu dira herriko ibai eta erreketatik 2024an

20241210Hondakinak

Amasa-Villabonako Udalak ingurumena babesteko konpromisoa berretsi du, eta, 2024an ere, herriko eremu naturalak garbi mantentzeko lanean jarraitu du. Horrela, apiriletik abendura, bi hilean behin, garbiketa-lanak egin dira herriko erraka, ibai eta naturguneetan. Garbitutako eremuen artean, Oria ibaiaren ertzak, Aranerreka ibaia, Komizar parkea, Antzibarko presaren eremua, Otsabi ibaia eta Lastur ingurua daude, besteak beste.

Urzain Taldearekin egindako lankidetzaren bidez, 1.677 kg hondakin atera dira aipatutako naturgunetatik. Hondakin horien artean, beirazko 137 botila, 2.400 toailita baino gehiago, 72 kg arropa eta 100 kg obra-hondakin aurkitu dira, besteak beste. Horretarako, Udalak 4.630,35 euro inbertitu ditu.

Udalak dei egiten die herritar guztiei ingurune naturalak zaintzen jarrai dezaten eta eremu publiko horietan hondakinak botatzea saihestu dezaten. Ingurumenarekiko errespetua guztion erantzukizuna da, eta guztion artean gure naturguneak garbi eta osasuntsu mantendu behar ditugu.