Euskara ikasteko eta errotuluak zein webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatuko da

20251023 Dirulaguntzak

Urriaren 31n bukatuko da Villabonako Udalak 2025erako aurreikusita dituen euskara dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea. Dirulaguntza horiek euskara ikasteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik banatuko dira.

Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu ahal izango dira.

Informazio gehiago: 943 69 21 00 telefonoan, 3329 luzapenean, edo euskara@villabona.eus helbide elektronikoan.

Eskaerak egiteko INPRIMAKIAK: