Udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzat dirulaguntzak

20260421 Udalekuak

Udaleko Gazteria sailak diru laguntza lerro bat abiatu du udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroak burutu dituzten gazteak diruz laguntzeko. Horrela, 2026an ikastaroa egiten ari diren, edo ikastaroa amaitu duten herritarrek urriaren 31ra arte daukate diru laguntza eskaera egiteko aukera.

Diruz lagunduko diren ikastaroak

  • Aisialdi eskoletan udalekuetako begirale ikastaroa.
  • Aisialdi eskoletan udalekuetako zuzendari ikastaroa.

Onuradun izateko baldintzak
Diru laguntza hauen onuradunak izango dira jarraian zehazten diren baldintzak betetzen dituzten herritarrak.

  • Amasa-Villabonan erroldatuta egotea.
  • 2026an ikastaroa burutzea, edo burutzen aritzea, edo 2025/2026 ikasturtean aisialdi eskola batean ikastaroa egiteko matrikulatuta egotea.
  • Ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea.
  • Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.
  • Diru laguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea.

Eskaerak, urriaren 31ra arte
Dirulaguntza eskaerak udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) edo modu telematikoan aurkeztu beharko dira, eta urriaren 31 izango da azken eguna. Eskaera orriarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  •  Eskaera orria behar bezala beteta
  •  NAN agiria
  • Matrikula zenbat ordaindu duenaren agiria.
  • Eskolako ziurtagiria. Bertan honakoa zehaztu beharko da:
  • Ikastaroa amaitu badu, berari dagokion titulua edo ziurtagiria.
  • Oraindik ikastaroa amaitu gabe badu, orain arteko asistentzia zenbatekoa izan den (ehunekotan). Ikastaroa amaitzean titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru laguntza eskaeren zein jadanik emandako diru laguntzen gaineko aitorpena.

Diru laguntzaren zenbatekoa
Udalak 2026 urtean aipatutako ikastaroak egin izanagatik edo egiten aritzeagatik, gehienez ere, matrikularen %50eko diru laguntza emango dio eskatzaile bakoitzari, eta, gehienez ere, 300 euroko laguntza jasoko du bakoitzak.

Diru laguntzaren oinarriak