
Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta horren harira Aiztondoko Mugimendu Feministak ekintza desberdinez jositako egitarau zabala antolatu du, bailarako udalekin elkarlanean. Ez bazara konponbidea, arazoa zara lemapean, azaroaren 16tik 28ra, antzerki saioak, hitzaldiak, ipuin kontaketa, tertulia literarioa… izango dira herritarrengan kontzientzia sortzeko eta indarkeria matxistak salatzeko.
A25eko egunaren bueltan Aiztondon antolatu den egitaraua
AZAROAK 16
18:30 ZTANDAP
Adunako elizan Antzerkia Mirari Martiarena Idoia Torregarairen eskutik (+16 urte).
20:00 TALO AFARIA + BARRIKOTEA
Adunako Frontoian
AZAROAK 20
18:00 BIOLENTZIA SEXUALA: Bortxaketaren kultura feminismotik eraitsiz
Billabonako Subijana Etxean
Oiane Mañikaren eskutik estruktura patriarkaletan sustraituriko biolentzia sexualaren analisi zein hau eraisteko estrategia feministak.
AZAROAK 22
18:00 BABAK ELTZETIK ATERATZEN
Asteasuko Udaletxean
Helduentzako ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberen eskutik
AZAROAK 24
19:30 PENDIENTES
Billabonako Gurea Antzokian
Mara Ricoy Olariagaren biografia poetiko feministaren inguruko antzerkia.
Hizkuntza: Gaztelania
Sarrera: 8€
AZAROAK 25 – INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
18:30 EKITALDIA Asteasuko plazan
18:45 IRRADAKA Saski kafetegiaren kanpoaldean
19:00 GIZAKATEA + PERFORMANCE Saski kafetegitik Billabonako Plazara
AZAROAK 25tik-29ra
ITSASPEKO BIHOTZAK
Atxulondo Zizurkil (Eskolaumeei zuzendua)
Euskarazko haur literaturan oinarrituta, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzeko espazioa.
AZAROAK 26
18:00 AINGERUAK ETA NESKAMEAK
Asteasuko Udaletxean
Liburu tertulia Uxue Alberdi eta June Fernandezen eskutik
18:00 BIOLENTZIA OBSTETRIKOA
Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian
Hitzaldia Estitxu Fernandez eta Nahia Alkortaren eskutik.
AZAROAK 28
18:30 QUÉ SABES SOBRE PROSTITUCIÓN?
Billabonako Subijana Etxean
Solasaldia Carol Clementeren eskutik.
Hizkuntza: Gaztelania
Aiztondoko Mugimendu Feministak antolatutako ekintzen kartela ikusi