Euskarazko Produktuen Katalogoaren 2024ko edizioa paperean eta interneten, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin

Euskarazko-produktuen-katalogoa

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatuko die Udalak herriko haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleei.

Euskarazko produktuen katalogoaren webguneak zein paperezko edizioak bi atal nagusi dituzte: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

Katalogoa.eus helbidean izango duzue euskarazko produktuen katalogoari buruzko informazio osatua.

Animatu eta gabon hauetan euskarazko produktuak oparitu!