Aisialdirako baratze ekologikoak okupatzeko eta beroiek erabiltzeko lizentziak emateko deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea ireki da.

baratze ekologikoa

Eskatzaileen baldintzak:

1. Aisialdirako baratze ekologikoak erabiltzeko lizentzien onuradun izan daitezke Villabonako udalerrian erroldatuta dauden pertsonal baldin eta herrian benetan bizi badira, gutxienez esleipenerako deialdiaren iragarpena argitara eman baino hiru urte lehenagotik, eta, gainera, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Fisikoki gai izatea aisialdirako baratze ekologikoan garatuko diren nekazaritza eta laborantza jarduerak egiteko. Adingabeen eskabideek aita, ama edo tutoreen abala dutela etorri beharko dute, eta pertsona helduak izango du erantzukizuna, Araudi honen ondorioetarako.

b) Villabonako Udalaren zerga-betebehar eta gainerako ordainketa guztiak egunean edukitzea.

c) Beste baratze ekologiko baten erabiltzailea den familia unitate bateko kidea ez izatea.

d) Eskatzaileak edo bere familia-unitateko kideren batek ez edukitzea, ez jabetzan, ez gozameneskubidean edo alokairuan nekazaritzajarduerarako egokia den izaera landatarreko lursailik, edozein tokitan dagoela ere.

e) Zigorrik ez izatea lehenago aisialdirako beste baratze ekologiko baten jabe izan delako, Araudi honetan horrela aurreikusten baita. 

Eskaerak aurkezteko epea:

2016ko maiatzaren 10eko 14:00ak arte.

Tokia:

Udaletxeko Erregistro Orokorra.

Oharra:

Deialdian parte hartzeko eskaeraren inprimakiaren eredua eta aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda Udaletxeko Bulego Orokorretan eta udaleko web orrian lortu ahal izango dira.