TOLOSALDEA TABAKO-KERIK ETA ZIGARROKINIK GABE

Amasa-Villabonako Udala “Tolosaldea Tabako-kerik eta zigarrokinik gabe” kanpainara gehitu da. Modu honetara herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu tabakorik gabeko gizarte batean biziz gero irabazten dugunaz jabetzeko. 

Erretzeari utzi nahi badiozu, bakarka nahiz taldean, jar zaitez jarraian azaltzen dizugun kontaktuarekin harremanetan.

Tel: 943-006810 //943-006811

Posta elektronikoa: tolosaldea.gerentzia@osakidetza.eus

Herrian talde bat sortuko balitz, bertara etorriko lirateke eta taldekoen ordutegira moldatuko.

Aprobetxa dezagun aukera hau, herritarron Osasuna hobetzeko eta, bide batez, ingurumena zaintzeko.

kerik gabe