Apirilaren 29an HARTU TRENA! ekimena

Ostiralean, hilak 29, HARTU TRENA! Ekimena ospatuko da Olaederra Kiroldegian, 20:30etan. 

Ekimena Sare Tolosaldeak antolatua eta Amasa-Villabonako Udalaren laguntzaz atera da aurrera.

Parte hartuko duten kirolari, abeslari eta dantzari taldea handia da:  Alegiko eta Villabonako abesbatzak, Pirritx eta Porrotx, Nerea Alias eta Xabin Fernandez aurkezle, Mendizabal, Iguaran eta Mujika bertsolariak, Allur, Oinkari eta Villabonako beste dantzariak, Leire eta Kristina Lain taldeko abeslariak, BiHozkada taldea, Quiin biolinista, Nerea Barriola sopranoa eta Ana Iparragirre pianista, Ibarrako sokatira taldea, Irene Caminos trialsin txapelduna, Lizartzako txaranga etab luze bat izango da.

Sarreren prezioa: 8 euro. 16 urtetik beherakoek: 5 euro.

Sarrerak salgai: Villabonako Amasa kafetegia; Zizurkilgo Iriarte Jatetxea; Tolosako Raku, Denak eta Orbela; Ibarrako Zubiaurre; Alegiako Iskiña eta Anoeta Itzuli tabernan.

sare-villabona